Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Busturialdeko Mankomunitateak dagoeneko webgune berria dauka.

Plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Helburua Busturialdeko Mankomunitateari buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea da.

Orain arte bezala www.busturialdekozerbitzuak.eus helbidean ikusi daitekeen webgune hau ataletan banatuta dago eta gure mankomunitatearen informazio osoa biltzen du.

Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazio izapideak etxetik bertatik egiteko aukera eskainiko zaie. Nolanahi ere, web berria tresna interaktibo eta aldakorra -informazio beharren eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera- da.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
E-posta: info@biscaytik.eu