Onartutako eta ez onartutako hondakinak

Hondakin onargarriak

  • Eraikuntzako eta Eraispenetako Hondakinak - Geldoak:: obra-hondakinak, kristalak, konketak, komunak...
  • Egurra: armairuak, aulkiak, kutxak, markoak, ateak, oheak...
  • Tamaina handikoak: altzariak, koltxoiak, somierrak...
  • Plastikoak: erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak...
  • Lerro zuria: hozkailuak, garbigailuak, mirkouhin-labeak...
  • Lerro marroia: telebistak, bideoak, DVD irakurgailuak, musika-ekipoak, ordenagailuak...
  • Papera eta kartoia: kartoi-kaxak, enbalajeak, aldizkariak, egunkariak...
  • Pneumatikoak: ikus 3. puntua: Mugak. 
  • Lorezaintza: inausketako eta zuhaixken hondarrak...
  • Metagailuak eta bateriak
  • Olioak: etxekoak, karterrekoak...
  • Beira: botilak, poteak...
  • Beste batzuk: mota guztietako pilak, fluoreszenteak, toner-kartutxoak, ontzi arinak (edukiontzi horia), sakelako telefonoak, CDak, DVDak, bideo-zintak eta kaseteak, merkuriozko termometroak, plastikozko eta aluminiozko kafe-kapsulak...
  • Berrerabiltzeko etxoletan berriz erabil daitezkeen gauzak utziko dira: altzariak (armairuak, mahaiak, aulkiak...), etxetresna elektrikoak (arropa- eta ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, mikrouhin-labeak...), gailu elektriko eta elektroniko txikiak, telebistak, jostailuak, bazar-gauzak, liburuak, etab.
  • Pintura, aerosolak eta disolbatzaileak: Garbigune hauetan soilik onartzen dira: Basauri, Erandio, Gernika-Lumo, Güeñes, Markina eta Sestao. Partikularrak soilik. 

Onartzen ez diren hondakinak

  • Ehunak: udalerri guztietan kalean dauden berrerabiltzeko edukontzietan biltzen dira; edukiontziek Koopera bereizgarria dute.
  • Sendagaiak: farmazietan utz daitezke.
  • Erradiografiak: anbulatorioetan utz daitezke.
  • Etxeko zabor organikoak.
  • Ospitaleetako hondakinak.
  • Enpresetako hondakinak.
  • Fibrozementua (uralita).
  • Bonbonak: butanokoak, oxigenokoak edo kanpinekoak.
  • Bestelako hondakin identifika ezinak.