Helburuak

Proiektu honen eginkizun nagusia bilketa-zerbitzua kudeatzeko, antolatzeko eta emateko lanak partekatzea da, Mankomunitatea osatzen duten herrietako hondakin solidoak ezabatzeko eta aprobetxatzeko. Mankomunitatearen zerbitzuarekin kostuak banatzen dira, eta udalei hondakinak kudeatzeko ardura kentzen zaie.

Busturialdeko Mankomunitateak burututako ekintza guztiak herritarren gaurko eta etorkizuneko bizi-kalitatea hobetzera zuzenduta daude.