Jarduerak

Busturialdeko Mankomunitateak bere gain hartzen du Kudeaketa Integralaren eta Hiri Hondakinen eta asimilagarrien ardura, oinarri hartuta Arratzuko, Kortezubiko, Mendatako, Muxikako, Gautegiz Arteagako, Ibarrangeluko eta Elantxobeko udalen arteko akordioa. Horrek esan nahi du 4.000 biztanleri baino gehiagori ematen diela zerbitzua.
Gainera, etorkizunean, Mankomunitateak beste zerbitzu batzuk ere har ditzake bere gain:
  • Gizarte-zerbitzuak ezartzea, antolatzea eta kudeatzea.
  • Kulturako, kiroleko eta aisialdiko jarduerak eta instalazioak sustatzea eta kudeatzea.
  • Herri lanak planifikatzea, proiektatzea, finantzatzea eta materialki gauzatzea.
  • Bide-azpiegiturak eta bide publikoak mantentzea eta zaintzea.
  • Euskararen erabilera sustatzea.
  • Tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea eta/edo enplegua eta lanerako prestakuntza sustatzea.
  • Kultura-, historia- eta arte-ondarea gordetzea.
  • Emakumearen aholkularitzako eta sustapeneko zerbitzua.
  • Turismoa bultzatzea eta sustatzea, turismo-informazioko liburuxkak argitaratuz eta editatuz.
  • Azpiegitura turistikoak eta programak sortzea, Mankomunitateko herrien irudi turistikoa hobetzeko.
  • Beste batzuk…