Agurra

Presidente Busturialdeko MankomunitateaOngi etorri gure webgunera, Busturialdeko Mankomunitatearen izenean. Hondakinak biltzeko zerbitzu modura, Mankomunitatea osatzen dugun udalerrietako hondakin solidoak ezabatzeko eta aprobetxatzeko lan egiten dugu, eta horri buruzko informazio guztia aurkituko duzu hemen.

Zaborra gaika bereiztea oso urrats erraza da, baina birziklatzeko lana errazten du, CO2 isurketak murrizten ditu, eta lehengaiak berrerabiltzen eta hondakinak aprobetxatzen laguntzen du. Gainera, zerbitzu horri esker, gastuak banatzen ditugu, udalei hondakinen kudeaketaren ardura kentzen diegu eta ingurumen-onura handienaren alde egiten dugu lan.

Etengabeko hobekuntza lortu nahi dugu, eta hondakinen kudeaketa iraunkorrarekiko konpromisoa hartu dugu.

Josu Olano,
Busturialdeko Mankomunitateko Presidentea