Mankomunitatea

Busturialdeko Mankomunitatea eskualde-proiektua Arratzuko, Kortezubiko, Mendatako eta Muxikako udalek osatu zuten hasiera batean, 2009an. Geroztik, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu eta Elantxobe batu dira. Mankomunitatearen bidez, indarrak batzen dira herrietako zabor-bilketa kudeatzeak dituen zailtasun geografikoei eta kostu ekonomikoari aurre egiteko. 

Egitura eta kideak

Proiektua 2009an jarri zen martxan, ofizialki erakunde berria sortu zenean (aurretiko plangintza- eta kudeaketa-lan neketsuaren ondoren). Gaur egun, Mankomunitatearen egoitza nagusia Arratzuko Udala da, baina Mendatan egiten dira artekaritza-organoen batzarrak eta bertan hartzen dira ebazpenak eta erabakiak. Nolanahi ere, dauden zerbitzuen egoitza administratiboa Mankomunitateko kide den edozein herritan egon daiteke.

Mankomunitate honek nortasun eta gaitasun juridikoa ditu administrazio-erakunde publiko modura, bere helburuak betetzeko. (Kortezubi). 

Albisteak