Bosgarren edukiontzia

Hondakin organikoak | Marroia

Hondakinak modu eraginkorrean birziklatzeko, Busturialdeko Mankomunitatea hondakin organikoak biltzeko sistema berria ezartzen ari da; horretarako, edukiontzi marroi berriak ezartzen ari da kalean.

Edukiontzi hauetara, etxean, baratzean edo lorategian sortzen diren landare-material organiko guztiak botatzen dira, kozinatuta egon edo ez. Landare-jatorriko hondakinak, esaterako: fruten, berduren, lekaleen, pasten eta arrozen, barazkien, fruitu lehorren, ogiaren eta opilen hondakinak, eta loreen eta landareen hondakinak, gutxi badira, eta landare-jatorrikoak diren beste hondakin batzuk. Alabaina, ezingo dira animalia-jatorriko hondakinak bota, esaterako: itsaskien hondakinak eta oskolak, haragia, arraina, arrautza, azalak, hezurrak, esnekiak... Beste hauek, ordea, bota ahalko dira: sukaldeko paperak eta ahozapiak, zelulosazko kafe-iragazkiak eta infusio-poltsen hondakinak.

Ezingo dira, inola ere, honako hauek bota: errautsak, pixoihalak, komuneko papera, tanpoiak eta konpresak, heskaien eta fruta-arbolen kimaketaren hondakinak eta lurra; horiek guztiak ohiko zaborraren edukiontzian bota beharko dira, errautsak, inausketako hondakinak eta lurrak izan ezik, horiek Garbigunean utzi beharko baitira. Halaber, ezingo dira plastikozko poltsak bota.

Nola egin?

  • Hondakin organikoak beti edukiontzi marroian botako dira, poltsa konpostagarrietan; Mankomunitateak banatuko ditu poltsa horiek.
  • Edukiontzia beteta badago, hurbilen dagoen hurrengo edukiontzi marroira eraman ezazu. Ez ezazu inoiz kalean utzi.
  • Ingurumen-onurak

Etxean sortzen diren biohondakinak gure etxeetan sortzen diren hondakinen %43 dira. Zaborraren edukiontzira botatzen baditugu, erraustegian amaituko dute, eta galdu egingo dira, ezinbestean. Aldiz, edukiontzi marroi berrira botatzen badira, konpost bihurtuko dira, zeinak lurra aberasten duen; gainera, lorezaintzan, obra zibilean, nekazaritzan eta abarretan erabil daiteke.