Arropa, ehunak eta etxetresna elektriko txikiak (Rezikleta)

Edukiontzi zuri hauetan arropa eta gainerako ehun-gaiak bilduko dira, gerora, erabili daitezkeenak aukeratzeko eta eskatzen dituzten erakundeetara bidaltzeko; hauetara, esaterako: Cáritas, parrokiak, GKEak. Erabili ezin dena birziklatu egingo da.

Edukiontzi hauetara arropa, oinetakoak, gerrikoak, tapakiak, izarak, eskuoihalak, etxeko arropa eta abar botako dira.

Ezingo da ehun-gaia ez den ezer edo koipez oso zikinduta dagoen arroparik bota.

Nola egin?

  • Arropa ongi itxitako poltsetan bota beharko da, gero birziklatu edo berrerabiliko dela bermatzeko.

Ingurumenerako onurak:

  • Ehun-gaiak gaika leheneratzea.
  • Lanpostuak sortzea.
  • Hainbat GKErekin elkarlanean aritzea eta gizarte-ekintza sustatzea.