Beira | Berdea (Ecovidrio)

Edukiontzi horiari esker, plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak gaika bil daitezke.

Edukiontzi horietara mota hauetako plastikozko ontziak botatzen dira: edariak (ura, olioa, esnea...), detergenteak, jogurta, plastikozko poltsak, poliespana... Baita metalezko ontziak (freskagarri-latak, aerosolak, xaflak, aluminio-papera, kontserba-latak...), brik motako ontziak (zukuak, tomatea...) eta egurrezko kaxak ere.

Ezin dira ontziak ez diren plastikoak bota (bideo- eta musika-zintak, biberoiak, hortzetako eskuilak, CDak, hodiak, jostailuak...). Era berean, ez dira botako ontziak ez diren metalak (kazolak, zartaginak, etxetresna elektrikoak...), ez eta paperazko/kartoizko eta beirazko ontziak ere.

Nola egin?

  • Garbitu eta zapaldu itzazu ontziak, bota aurretik.
  • Ez sartu ontzi bat beste baten barruan.
  • Kendu tapoia, eta bereizita sartu.
  • Edukiontzia beteta badago, hurbilen dagoen hurrengo edukiontzi horira eraman ezazu. Ez ezazu inoiz kalean utzi.

Ontziak birziklatzeak abantaila asko ditu, bestak beste:

  • Lehengaiak, energia eta ura aurrezten eta berotegi-efektua eragiten duten gas-isurketak murrizten laguntzen du.
  • Plastikoak berriztagarriak ez diren baliabide naturalez egiten dira; beraz, plastikoa birziklatzen bada, baliabide natural gehiago mantenduko dira beren jatorrizko egoeran.
  • Garapen ekonomiko eta sozialari laguntzen dio, enplegua eta industria-sarea sortzen baitu.