Erabilitako olioa

Busturialdeko Mankomunitateak Hiri Hondakin Solidoen kudeaketaren barnean hartzen du etxeko olioaren birziklapena. Helburua ingurumena kontserbatzen eta zaintzen laguntzea da. Iraunkortasunaren aldeko apustu eta konpromiso irmo hori dela-eta, etxeko erabilitako olioa birziklatzeko hamar makina berritzaile ezarri dira udalerrietan.

Edukiontzi berde hauek etxeko erabilitako olioa berreskuratzeko soilik erabiliko dira.

Edukiontzien kokapena

Arratzu       

  • Loiola auzoa (udaletxearen ondoan)
  • Zabala-Belendiz auzoa (elizaren ondoan)

Kortezubi   

  • Enderika auzoa (plaza inguruan)

Mendata   

  • Elexalde auzoa (Elexaldeko sarrerako aparkalekua)

Muxika      

  • Uharte auzoa (udaletxearen ondoan)
  • Kurtzero auzoa (aparkaleku berriaren sarreran)
  • Ariatza auzoa (elizaren parean, plazan)
  • Ibarruri auzoa (pilotalekuaren ondoan) 
  • Gorozika auzoa (medikuaren kontsultaren ondoan)
  • Ajuria (txokoaren ondoan)

Ibarrangelu           

  • Ibaeta auzoa (pilotalekuaren ondoan)

Gautegiz Arteaga 

  • Zelaialde (parkearen ondoan)

Elantxobe             

  • (ez daukate)

Nola egin?

  • Herritarrek udaletxeetan eskuratu ditzakete sukaldeko olioa botatzeko arauzko ontziak.
  • Potea eskuratu ondoren, sukaldeko erabilitako olioa bertan bota, eta tapa ongi itxi behar da.
  • Olio-edukiontziak bi zulo desberdin izango ditu; hala, hurbilen dagoen edukiontzira joan, eta olioa duen potea goiko zulotik sartu beharko dugu.
  • Arauzko ontzia sartu ondoren, makinak beste ontzi huts eta garbi bat emango digu automatikoki, beheko zulotik.
  • Ingurumenerako onurak:
  • Etxeko olioa birziklatuz, ura kutsatzen duen hondakina ezabatzen dugu. Erabilitako olio litro batek 1.000 litro ur kutsatzen ditu.
  • Produktu kutsatzaile bat berrerabiltzea errazten dugu.
  • Hoditeria buxatzeko arriskuak eta saneamenduari lotutakoak murrizten ditugu.
  • Araztutako ura berrerabiltzeko moduan egotea bermatzen dugu.
  • Hondakin-urak arazteko sistemen funtzionamendua hobetzen dugu.
  • Energiari dagokionez, buruaskiagoak gara.