Papera eta kartoia | Urdina

Edukiontzi urdinei esker, etxean sortutako kartoizko ontziak, papera, egunkariak eta abar berreskuratu daitezke. Haien lehengaia, zelulosa, paper enpresetan birziklatzen da, produktu berriak egiteko.

Edukiontzi urdinetara honako hauek botatzen dira: paper-gauzak, esaterako, egunkariak, aldizkariak eta publizitate-liburuxkak; paperezko eta kartoizko ontziak eta kaxak, esaterako, zereal-, zapata- eta gaileta-kaxak; bai eta kartoizko poltsak eta arrautzontziak eta paperezko poltsak ere.

Ez dira inola ere honako material hauek botako: paper zikinak; aluminio-papera; pixoihalak, brik motako ontziak; paper plastikotua, argizari-papera eta paper metalizatua; beirazko edo plastikozko ontziak, latak eta metalezko ontziak.

Nola egin?

  • Tolestu itzazu kartoiak, bota aurretik.
  • Papera edo kartoia ez diren elementu guztiak kentzen saiatu (grapak, azalak...).
  • Edukiontzia beteta badago, hurbilen dagoen hurrengo edukiontzi urdinera eraman ezazu. Ez ezazu inoiz kalean utzi.

Papera eta kartoia birziklatzeak askotariko abantailak ditu:

  • Papera egiteko erabilitako egur-, ur- eta energia-kontsumoa murrizten da.
  • Birziklatutako paper-tona bakoitzeko, 5.000 kwh eta 400.000 litro ur inguru aurrezten dira.
  • Zuhaitzak moztea saihesten da, eta deforestazio-arazoak murrizten dira.
  • Energia aurrezten da, eta uraren eta atmosferaren kutsadura mailak jaisten dira.