Pila-edukiontzia

Edukiontzi gorrietan jasotzen dien pilak birrindu egiten dira, eta, prozesu horri esker, horien osagai gehienak berreskuratzen eta birziklatzen dira (zinka, kadmioa, altzairua, merkurioa, beruna, zilarra...).

Edukiontzi hauetan mota guztietako pila agortuak botatzen dira: litiozkoak, botoi-pilak, gatzekoak eta alkalinoak.

Ezingo da pilak ez diren beste ezer bota: gailu elektrikoak, telefono mugikorrak edo kargagailuak, urrutiko aginteak...

Ingurumenerako onurak:

  • Ingurumena eta gizakia kutsatzea saihesten da. Pilek osasunerako eta ingurumenerako arriskutsuak diren metalak eta substantzia kimiko toxikoak dituzte, ez badira modu egokian tratatzen. Botoi-pila batek 600.000 litro ur kutsa ditzake.
  • Gero eta urriagoak diren eta balio handia duten lehengaiak sartzen dira, berriz ere, produkzio-zikloan.
  • Natura- eta energia-baliabideak aurrezten dira.