Tamaina handiko hondakinak

Doako zerbitzu hau etxeko gauza handiak jasotzeko da. Honako hauek edukiontzien ondoan uzten dira, baina horien kontra jarri gabe: altzariak eta gauzak (koltxoiak); hozkailuak, garbigailuak eta mikrouhin-labeak; telebistak, bideoak eta musika-ekipoak, eta ordenagailuak, inprimagailuak eta faxak. Bilketa-egutegi bat dago udalerri bakoitzean.

Ezin dira bertan utzi produktu toxikoak (margoak, aerosolak), inausketako eta lorezaintzako hondakinak, eta obra txikietako hondakinak (komunak, azulejoak, hodiak, zaborra...).

Ingurumen-onurak

  • Lehengaiak aprobetxatzen dira.
  • Energia eta natura-baliabideak aurrezten dira, tamaina handiko hondakinen materialak energetikoki birziklatzen direlako.
  • Osagai arriskutsuak ingurunera botatzea saihesten da.

Tamaina handiko hondakinak jasotzeko, dei ezazu aurretiaz teléfono honetara: 659 42 33 87

Ordutegia: 9:00-13:00 eta 15:00-18:00