Hondakinak

Busturialdeko Mankomunitatea osatzen dugun udalerri guztiek landa-izaera dugu, hots, sakabanatutako auzoak eta isolatutako baserriak ditugu. Orain arte, edukiontziak herrigune nagusietan soilik zeuden, baina udalek finantza-ahalegin handia egin dute edukiontzi berriak eta kamioi bereziak erosteko eta bilketa-guneak egokitzeko, betiere, azpiegiturak errealitatera eta hondakinen kudeaketako sistema berrira egokitzeko. Orain, udaleko langileek udalerri guztietako auzune, baserri eta etxebizitza-bloke guztietan biltzen dute zaborra.

Premia zegoen tokietan edukiontziak jarri dira, eta edukiontzien tamaina eta edukia gune bakoitzeko premia zehatzetara egokitu da (bizilagun kopurua, kaleen tamaina...). 150 edukiontzi daude Hiri Hondakin Solidoak biltzeko, eta 70 edukiontzi berri papera eta kartoia errazago birziklatzeko.

Sistema berriak zabor-bilketan hobekuntza kualitatiboa proposatzen du, eta, gainera, pisatzeko sistema barne hartzen duen sistema moldakorrari esker, hobeto kontrolatu daiteke sortutako hondakinen kopurua eta horiek kudeatzeak dakarren benetako kostua. Sortzen diren hondakinak hobeto ezagutzen badira, energia eta dirua aurreztuko dira.