Nekazaritzako plastikoak

Mankomunitatea osatzen duten udalerriak batez ere landa-eremukoak dira, eta baserriak eta nekazaritzako ustiategiak dituzte. Neurri honen bidez, birziklatzeari buruz sentikortu nahi da landa- eta nekazaritza-arloan ere.

Helburua landa-eremuan kutsadura gutxiago sortzea da, belarra siloratzeko erabilitako plastikoak edo negutegietakoak birziklatuz.

Nekazaritzako plastikoak birziklatu nahi dituztenek Urremendi Landa Garapen Elkarteari jakinarazi besterik ez dute egin behar. Etxez etxeko zerbitzua da, edukiontzirik gabea.

  • Tel.: 94 625 76 09
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00 - 14:00

Etxez etxeko zerbitzua egiten da.